49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

576/2004 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko operazio-gela nagusiko klimatizagailuak berritzeko lanen gastua egiteko baimena ematen duena.

Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako deia egin du, operazio-gela nagusiko klimatizagailuak berritzeko lanak egiteko, honako baldintza hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko operazio-gela nagusiko klimatizagailuak berritzeko lanak.

_Esleitzeko bidea: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

_Hasierako prezioa: 338.409,02 (hirurehun eta hogeita hemezortzi mila, laurehun eta bederatzi koma bi) euro, BEZa barne.

_Enpresaren sailkapena: J taldea, 2. azpitaldea, C kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2004ko maiatzaren 20a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko behean.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Ekainaren 7an, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Klausula administratiboen eta agindu teknikoen pleguak: Copia dendan (Iruñeko Pio XII.aren etorbideko 13ko behean). Telefonoa: 948-272728. Fax zk.: 948-171487.

Iruñean, 2004ko apirilaren 7an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0405821