49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartutako Erabakiarena. Erabaki horren bidez Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluan 2003ko abenduaren 31n ziharduten funtzionarioen zerrenda onetsi zen.

2004ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 1ekoan, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Erabakia argitaratu zen, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluan 2003ko abenduaren 31n diharduten funtzionarioen zerrenda onestekoa.

Erabaki horrekin batera doan eranskinean oker bat ageri da, A mailako goi mailako teknikari lanpostu huts bat baitago Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluan 2004ko urtarrilaren 1ean ziharduten funtzionarioen zerrendan.

Beraz, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluan 2003ko abenduaren 31n zeuden funtzionarioen zerrenda hau da:

E R A N S K I N A

2003ko abenduaren 31n dauden funtzionarioen zerrenda

Deiturak eta izena: hutsik (1). Maila: A. Lanpostua: legelaria.

Deiturak eta izena: hutsik. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea.

(1) Egun eta 2004ko maiatzaren 12a arte, legelariaren lanpostua Nafarroako Gobernuko funtzionario bat betetzen ari da, zerbitzu eginkizunetan, eta honako lansari hauek onetsi zaizkio: A maila, Erabateko dedikazioa: 55; Lanpostua: 45.

Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: F0403856