49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

355/2004 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoetako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, ekainaren 26ko 1231/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoetako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2002ko abuztuaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 105. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, azaroaren 18ko 1115/2003 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoetako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoo deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

ALONSO GREGORIO, EDUARDO

AMOROTO DEL RIO, EDUARDO

AZCARATE ANIA, MARIA NEREA

CABODEVILLA BARBARIN, MARIA BEATRIZ

DEL CORRAL NAVARRO, SUSANA

DIEZ DE ULZURRUN SAGALA, IDOIA

GABARI MACHIN, M. MERCEDES

GALAR SENAR, M. DEL MAR

GARCIA LOPEZ, BEATRIZ

GARCIA SAN MARTIN, DOLORES

GIL RODRIGUEZ, EVA LOREA

GORRAIZ AYALA, ROBERTO

IZCARA DOMINGO, LOURDES

LARREA ORTIZ-QUINTANA, MARIA MAR

LAZARO NARANJO, MARIA ANGELES

LIBERAL LEZAUN, MARIA JOSEFA

LOGROÑO LLEVANERAS, JESUS RAMON

MATEOS GARCIA, M. DE FATIMA

MUÑOZ GARCIA, JOSE CARLOS

OLITE ANSOAIN, JUANA MARIA

PASCUAL USANDIZAGA, PILAR

PEREZ GARAY, RAQUEL

REDIN SARASOLA, MARIA ELENA

ZUGARRAMURDI SOLANS, MARIA PILAR

Baztertuak: inor ez.

2. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2004ko maiatzaren 10ean eginen dela adieraztea, 16:30ean, Tuterako Ospitaleko Ekitaldi Aretoan.

3. Epaimahaia osatzea:

Mahaikidea: Iñaki Moreno Suescun, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Margarita Echauri Ozcoidi, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honen berri ematea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko martxoaren 30ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0405463