49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

797/2004 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 2003ko azaroaren 24ko Ebazpenaren 2. puntua aldatzen duena. Aipatu ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 33 lanpostu (D mailakoak) barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta birziklapen ikastaroa hasiko zen hilabetea adierazi zen.

2003ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez (2003ko 161. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 22koa) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 33 lanpostu (D mailakoak) barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Bertan adierazten zen, 2. puntuan, deialdiaren 6. oinarrian aurreikusitako birziklapen ikastaroa zein hilabetetan hasiko zen.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutak aditzera eman du azkenean ikastaroa 2004ko apirilaren 19an hasiko dela. Bidezko da, beraz, behar den zuzenketa argitaratzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2003ko azaroaren 24ko Ebazpenaren 2. puntua aldatzea. Aipatu ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 33 lanpostu (D mailakoak) barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta birziklapen ikastaroa hasiko zen hilabetea adierazten zen. Aldaketaren ondorioz, beraz, ikastaroa 2004ko apirilean hasiko da.

2. Ebazpen honen berri mahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko apirilaren 5ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0405810