II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I R U Ñ A
Xehetasun azterlana Z-1/U.I. XII unitatean (Donibane Kirol Elkartea). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, bi mila eta lauko otsailaren hemeretzian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
PLE 04-OTS-19 (5/CU).
Donibane Kirol Elkarteak izapidatzeko aurkeztu zuen xehetasun azterlana hasiera batez onetsi ondoren (2003-11-24ko RAL), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:
1. Behin betikoz onestea U.I.XII-ko Z-1 unitatearen xehetasun azterlana (Donibane Kirol Elkartea).
2. Igor bekie erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuari eta ukitutako jabeei, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
TESTU ARAU-EMAILEA
Xehetasun azterlanean proposatzen den antolamendua, agiri grafikoetan, 3 eta 4 zenbakiko planoetan agertzen da. Bertan azaltzen da barne lerrokadura 10 metro eman dela atzera lurzatiaren itxiturak Nafarroa etorbidearen parean zehatutako lerrokadurarekin alderatuta.
Eraikuntzaren sestrek ez dituzte aldatzen Donibane Kirol Elkartearen barruko lurrean egun dauden sestrak, non baitaude kokatuak.
Donibane Kirol Elkartean aurreikusi diren gainerako instalazio eta jarduketei dagokienez, HAPOko aldaketa puntualean xeheki azaldutako determinazioei eutsi egiten zaie; aipatu aldaketa hori 2001eko uztailaren 4an onetsi zen behin betikoz eta determinazioak Iruñeko Udal Planean sartu ziren.
Iruñean, 2004ko otsailaren 24an._Alkatea, Maria Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0403199