II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
E G U E S I B A R
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpena
Saiatuta ere, ez da jakinarazi ahal izan Miguel Angel Gómez Cíak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena. Hortaz, jakinarazpen horren ordez iragarki hau argitaratzen da hemen eta Herriko Etxeko iragarki oholean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluari jarraituz.
Interesatuari jakinarazten zaio delako errekurtsoa aintzat hartu dela, erabat hartu ere, eta beraz, egindakoa baliogabe deklaratzen dela eta arau-haustea preskribatutzat jotzen.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Eguesen, 2004ko urtarrilaren 8an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L0403794