II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I R U Ñ A
E D I K T U A
Irekitako espediente hauen zehapen ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.
Zehatuaren izen-deiturak: Santiago Calavia López (NAN: 14889432). Zehapenaren data: RCS 03-abe-04 (4/ma) Arau-haustearen arrazoia: Espedientea: 40/1333/03. Elikagaiak ikusgai babesik gabe edukitzea 03-07-6an. Isunaren zenbatekoa: 150,00 euro. Arau urratuak: 1945/1983 E.D.ko 2.2 artikulua, 2207/1995 E.D.ko 3.1 artikulua eta eranskineko 9. kapituluko 3. atala eta Osasunaren gaineko 3. udal ordenantzako -49. artikulua.
Zehatuaren izen-deiturak: Jesús Borja Suárez jauna (NAN: 6516256). Zehapenaren data: RCS 04-urt-16 (1/ma) Arau-haustearen arrazoia: Espedientea: 40/1353/2003. Zaldiek eragindako nahigabeak, 03-07-1eko salaketaren arabera. Isunaren zenbatekoa: 150,00 euro. Arau urratuak: U.O.O.ko 1 zenbakiko 24. artikulua, 1 zenbakia, eta 10/1990 F.L.ko 27. artikulua eta U.O.O.ko 13 zenbakiko 1 artikulua eta U.O.Oko 9 zenbakiko 9. artikulua, 10/1990 F.L.ko 13. eta 34. artikuluei dagokienez.
Zehatuaren izen-deiturak: Yolanda Rivera Marco andrea (NAN: 02870890). Zehapenaren data: RCS 04-urt-29 (4/ma) Arau-haustearen arrazoia: 40/1622/2003 espedientea. Zakur deslaia, 03/09/06ko salaketaren arabera. Isunaren zenbatekoa: 90,00 euro. Arau urratuak: 7/94 F.L.ko 24.2.h artikulua.
Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aitzina.
Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00ak arte.
Iruñean, 2004ko otsailaren 17an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0402993