49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1065/2004 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, eskurantza batzuk Kudeaketa zuzendariordearen esku uzten dituena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onartzen dituen urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren arabera, zuzendari kudeatzaileak zilegi du bere eskumen batzuk Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendariordeen esku uztea.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren transferentzien bidezko ordainketa eta gastuen baimenen eta funtzionamenduaren arloetan behar den eraginkortasuna eta arintasuna lortzeko, bidezkotzat jo da arlo horietako eskurantzak Kudeaketa zuzendariordearen esku uztea, 12.020,24 euro egin arte.

Horrenbestez eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onartzen dituen urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren transferentzien bidezko ordainketa eta gastuen baimenen eta funtzionamenduaren arloetako eskurantzak Kudeaketa zuzendariordearen esku uztea, 12.020,24 euro egin arte.

2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak edozein unetan eskuratzen ahalko du edozein espediente, haren gaineko ebazpena emateko.

3. Foru agindu honen bidez esleitzen diren eskurantzen ondorioz ematen diren ebazpenetan espresuki aipatuko da hala dela. Ebazpen horiek zuzendari kudeatzaileak emanikotzat hartuko dira ondorio guztietarako, eta haien kontra gora jotzeko helegitea aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua.

4. Ebazpen hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Kudeaketa Zuzendariordetzari eta Afera Administratiboen Bulegoari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2004ko martxoaren 29an._Zuzendari kudeatzailea, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: F0405945