34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

125/2004 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako atzerriko hizkuntz ikastaroak, 2004ko uda" programaren kontrataziorako espedientea eta klausula administratibo eta teknikoen plegua onesten dituena.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako atzerriko hizkuntz ikastaroak, 2004ko uda" izeneko programa kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako atzerriko hizkuntz ikastaroak, 2004ko uda" programa kudeatu eta burutzeko zerbitzua kontratatzea.

_Esleitzeko bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza tekniko eta administratibo partikularren pleguan adierazten direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita sei egun naturaleko epean.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta seigarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Klausula administratibo eta tekniko partikularren pleguak Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Zerbitzuan daude (Santo Domingo kalea, z.g.).

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hogeita lauan._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0403711