34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko protokoloko teknikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bitartez betetzeko 2. eta 3. oinarrien testu berria.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2004ko martxoaren 8an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

2004ko urtarrilaren 16ko 7. NAOn argitaratu zen Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko protokoloko teknikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bitartez betetzeko deialdia. Deialdi horretan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean, egiaztatu ahal izan dugu oinarrietako batzuk nahasgarri gertatu direla interesdunentzat; horrenbestez, segurtasun juridikoko arrazoiak direla eta, beharrezkoa da oinarri horiek argitu eta zehaztea. Inguruabar hori dela eta, eskabideak aurkezteko beste epe bat zabaldu beharra dago.

Hori horrela, erabaki dugu:

1. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko protokoloko teknikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bitartez betetzeko deialdia (2004ko urtarrilaren 16ko 7. NAO) argitzea eta zuzentzea, ondoko oinarriei testu berria emanez:

a) 2.1.d) oinarria.

"Hizkuntza eskola ofizialek luzatutako ingeleseko oinarrizko zikloko ziurtagiri ofizialaren nahiz gaitasun ziurtagiriaren jabe izatea".

b) 2.2 oinarria.

"Aurreko baldintzak deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta eran egiaztatu beharko ditu lanpostua eskuratzen duen izangai onartuak, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar direla ulertuko da. Halaber, izangaiek hautapen prozedura osoan zehar _alegia, izendapenera arte_ bete beharko dituzte 2. oinarri honek aipatzen dituen baldintzak.

Hala eta guztiz ere, deialdian onartuak izateko, izangai guztiek kreditatu beharko dute 2.1.d) oinarrian aipatzen den ziurtagiria edukitzearen baldintza betetzen dutela".

c) 3.1 oinarria.

3.1. oinarriari ondokoa gehitzen zaio:

"Eskaerari, zeina behar bezala beteta egonen baita, honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Ingelesari buruzko ziurtagiria duela egiaztatzeko agiria, jatorrizkoa nahiz kopia konpultsatua, 2.1.d) oinarrian aipatutakoari jarraituz.

b) Deialdian ezarritako baremoa dela-eta alegatzen dituen merezimenduei buruzko jatorrizko agiriak edo haien kopia, behar bezala konpultsatua".

2. Deialdian parte hartzeko epea luzatu eginen da, hogeita hamar egun naturalez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hautapen prozesu honetan parte hartzeko eskaria aurkeztua dutenek, epe berriak irauten duen bitartean, egoki jotzen dituzten agiriak gehitu ahal izanen dituzte lehiaketaldiko merezimenduak baloratzeari dagokionean; bestalde, kreditatu beharko dute, lehendik egin ez badute, 2.1.d) oinarriak aipatzen duen baldintza betetzen dutela.

3. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta "Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzea, eta deialdian izena eman duten izangaiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko martxoaren bederatzian._Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: F0403912