34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

69/2004 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoaren Unitateko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 25eko 1613/2003 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoaren Unitateko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2003ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 20an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoaren Unitateko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

ALONSO SANCHEZ, ANGEL MIGUEL

OTEIZA OLASO, JULIO

Baztertuak: inor ez.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Ramiro González Fandos jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Gonzalo Morales Blánquez jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Antonia Ramos Arroyo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Sira Moreno Laguna andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria.

Ordezko idazkaria: José Luis Ruíz Ciruelos jauna, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hemeretzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0401258