34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Isun batean oker kobratutako zatiaren itzulera

Hiritar Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman ebazpena, ondotik azaltzen dena, jakinarazi ahal izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udalaren ediktuen oholean, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean xedatutakoa betetzeko.

"Ikusirik Hiritar Babespen Alorraren txostena, ebatzi dut Margarita Ojer Armendáriz andreari 48,86 euro itzultzea, isun batean oker kobratutako zatiari baitagozkio."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0401554