34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

E D I K T U A

Ogasun alorreko zinegotzi eskuordeak aditzera ematen du:

2004ko otsailaren 27ko Gobernu Batzordeak 2004ko likidazioak onetsi zituen, hain zuzen ere Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarenak eta ibilgailuak espaloietan barna (pasabideak eta sarbideak) sartu eta ateratzeko tasei dagozkienak, eta borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri zituen: 2004ko martxoaren 1etik 31 bitarte.

Ordainketak udal diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako edozeinetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta lauko martxoaren batean. José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0403982