34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, 2004. urtea

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2004ko apirilaren 7an bukatzen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2004. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa entitate hauen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta: Nafarroako Aurrezki Kutxa, Banco de Santander Central Hispano (B.S.C.H.), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (B.B.V.A.) eta Banco Vasconia; orobat, interneten, www.pamplona.net helbidean.

Epe hori iraganik, tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Iruñean, bi mila eta lauko martxoaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0403890