34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

120/2004 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, 2003ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2003ko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko izendatu dituen ordezkariak nor diren agertzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduan emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

Langileen Batzordeak ordezkari hauek izanen ditu epaimahaian: José Luis Labat Ayerra jauna, kide titular, eta Juan Luis De Pedro Rodrigo jauna, kide ordezko.

2. Ebazpen honen berri mahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hemeretzian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

AZCONA IZCO, MARIA PILAR

BARRON PEREA, MANUEL

FERNANDEZ SALINAS, CESAR

LORANCA JIMENEZ, ROSA

LOSARCOS ESCALERA, EDUARDO

MAYORAL COSCOLIN, VICTORIANO

MELER APESTEGUIA, JOSE JAVIER

SAN MARTIN CASI, CONCEPCION

SANZ DE LA IGLESIA, JESUS M.ª

ZALBA AGORRETA, INES

ZARIQUIEGUI ASIAIN, M.ª GUADALUPE

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0401613