34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo 4. eremuko U.E.4.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa, Noaingo U.E.4.4 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2004ko otsailaren hiruan egindako bilkuran, bertan zeuden guztien aho batezko adostasunez, erabaki zuen behin betiko onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 unitatea urbanizatzeko proiektua, Noaingo U.E.4.4 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio.

Noainen, bi mila eta lauko otsailaren hemezortzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0402876