34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitateko 3. etxe-saileko xehetasun azterlana, Iturrizar, S.L.k sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2004ko martxoaren bian egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batean onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitateko 3. etxe-saileko aldaketari buruzko xehetasun azterlana, hirigintza txosteneko zehaztapenei jarraituz, Iturrizar, S.L.k sustatuta. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, bi mila eta lauko martxoaren hiruan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0403883