34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Lehen aldaketaren onespena

(2004ko urtarrillaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua).

Noain-Elortzibarko Udalak, 2004ko martxoaren bian egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batean onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren lehen aldaketa, Noaingo U.E.4.4. unitatea birzatitzeko batzordeak sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 176. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz.

Noainen, bi mila eta lauko martxoaren hiruan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0403881