34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsirik

San Adriango Udalak, 2004ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea determinazio egituratzailearen aldaketa, Teresa Nebreda Artieda andre arkitektoak erredaktatutako proiektuaren arabera, San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 5. eremuari dagokiona eta zehazki honela gauzatzen dena:

1. Nahitaezkotasuna kentzen da lurzatien barreneko eraikuntza-lerrokaduretan, zeinak gehieneko lerrokadurak izanen baitira. Horretaz gain, nahitaezko lerrokadura bat ezartzen da fatxada nagusiaren aurrealde osoan, eta alboko fatxadaren aurrealdearen lerrokadura zehazten da, gehienekoa izanen baita.

2. Arau Subsidiarioetan eraikina alboko muga-lerrotik 3 bat metro atzeraematera behartzen zen lurzatietan, onartu egiten da lur zerrenda hori beheko solairuan okupatzea.

3. Handitu egiten dira eremuko guztirako eraikigarritasuna eta lurzoruaren okupazioa, denetara honako zenbaki hauek ematen baitituzte:

Gaur egun 11.406 m² % 49 13.332 m² 0,57 m²/m²

Indarra duen planea. 13.739 m² % 59 23.272 m² 1,00 m²/m²

Proposatutako plane. 15.775 m² % 68 25.308 m² 1,09 m²/m²

Taula honetan biltzen dira okupazioaren eta eraikigarritasunaren guztirako zenbakiak eta portzentajeak; baimendutako gehieneko okupazioa eta lurzati bakoitzaren gehieneko eraikigarritasuna aterako dira dokumentazio grafikoan aipatzen diren lerrokaduren eta solairu kopuruaren ondorioz (dokumentazioan zehazten baita eraikuntzako osagaietako bakoitzaren altuera katastroko lurzatien barrenean).

Bigarrena._Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, hasierako onespena ematen duen erabakiaren iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean."

San Adrianen, bi mila eta lauko otsailaren bian. Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0402041