34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

M E N D A B I A

Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Udalak, 2004ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Miguel Pérez kaleko 12 zenbakiko lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Promociones Río Linares, S.L.k sustatua, sustatzaileek beraiek aurkeztutako testu bategineko aldaketak kontuan hartuz. Ohartarazten da hirigintzako zerbitzuetako hartuneak eta sarbideak Miguel Pérez kaletik egin beharko direla, alboko unitatea ukitu gabe.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Mendabian, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0402583