34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UHARTE

San Esteban monasterioa eta Oianako gotorlekuak berreskuratzeko obren proiektua eta exekuzioa kontratatzea

1. Adjudikatzeko prozedura: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

2. Pleguaren xedea: "Uharteko ondare historikoa berreskuratzeko proiektua" izenekoan bildutako obren proiektua prestatzeko eta lanak zuzendu eta egiteko kontratazioa. Esku-hartzea San Esteban monasterioan eta esku-hartzea Oianako gotorlekuetan.

3. Hasierako prezioa: 186.149,45 euro, BEZa barne, (81.918,54 euro, San Esteban monasterioko esku-hartzerako eta 104.230,91 euro, San Migel gazteluko esku-hartzerako).

4. Eskaintzen aurkezpena: Uharteko Udalaren erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Klausula administratiboen plegua: udal bulegoetan jaso behar dira (astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 14:00etara).

Uharten, bi mila eta lauko otsailaren seian. José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: L0403772