34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AZAGRA

Oihan enkantea

Azagrako Udalak, Nafarroako Gobernuaren baimena izanik, ahozko posturen bidezko enkante publikoan jarriko du bere herri ondasunetako makal aprobetxamendu hau:

1. lotea_Soto del Puntal (Argadiel): 4.572 makal, 2.036,77 m³ zur egiten dutenak; hasierako prezioa: 75.651,63 euro.

Enkantean parte hartu ahal izateko, lizitatzaileek egiaztatu beharko dute udal diruzaintzan sartu dutela lotearen hasierako prezioaren % 2, fidantza gisa, eta aldi berean aurkeztu beharko dute enpresaren sailkapen agiria ere, jatorrizkoa edo konpultsaturiko kopia.

Enkantea eginen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita seigarren egun naturaleko arratsaldeko ordu batean edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko ordu berean.

Saioa Udalaren bilkura aretoan eginen da, udal idazkaritzan eta interesatu ororen eskura dauden baldintza tekniko eta administratiboei jarraikiz.

Azagran, bi mila eta lauko otsailaren hogeita seian. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0403470