34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A R T A T Z A

Hiri lurzatien salmenta

Kontzeju honek, osoko bilkuran erregelamenduzko quorumarekin hartutako erabakiaren bitartez, erabaki du ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea Artatzako Kontzejuko 1. exekuzio unitatean diren hogeita bost hiri lurzatiak saltzeko.

Enkantea 2004ko apirilaren 19an eginen da, arratsaldeko bostetan, Artatzako Kontzejuko bilkura aretoan, hain zuzen ere Santa María kaleko 23 zenbakian.

Baldintzen plegua, besterenduko diren ondasunen deskribapenarekin (azalera, hasierako prezioa, gora jotzeko tantoak eta abar), interesatuen eskura dago Kontzejuko egoitzetan.

Artatzan, bi mila eta lauko otsailaren hogeita seian. Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0403421