34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Hasierako onespena, Murchanteko Udalaren eta Mepro-Navarra, S.L.ren arteko hirigintzako hitzarmenari: Camino de Cascante lurzoru urbanizagarriko sektorea, berari atxikitako sistema orokorrak eta Murchanteko egungo Udal Planeko aldaketa puntuala sektore horretan

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen IV. kapituluko 23, 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraituz (2002-12-27ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Murchanteko Udala osatzen duten legezko kide guztiak ados jarrita, honako hau erabaki da 2004ko otsailaren 26ko bilkura berezian:

1._Hasiera batez onestea Murchanteko Udalaren eta Mepro-Navarra, S.L.ren arteko hirigintzako hitzarmena, honako hauei buruzkoa: Camino de Cascante lurzoru urbanizagarriko sektorea, berari atxikitako sistema orokorrak eta Murchanteko egungo Udal Planeko aldaketa puntuala sektore horretan.

2._Onespen hori jendaurrean jartzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 20 egun balioduneko epean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

3._Orobat, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan eta iragarki oholean, eta haren berri ematea sustatzaileei eta Konpentsazio Batzordeari.

Murchanten, bi mila eta lauko otsailaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Jesús Aguado Simón.

Iragarkiaren kodea: L0403549