34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FONTELLAS

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Fontellasko Udalak, 2004ko otsailaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Fontellasko Udal Planeko aldaketa puntuala, Agustín Laborda Zapata jaunak sustatua eta Ciudad Jardín delakoaren sakonera eraikigarriari dagokiona. Ezarri nahi da ezen gehieneko sakonera, 14 metrokoa, izan dadin neurtua nahitaezko atzeraemanguneek zehazten dituzten lerrokaduretatik, kanpoko lerrokaduratik neurtu beharrean.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratuko da.

3. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari txostena eskatzea.

Fontellasen, bi mila eta lauko otsailaren hemeretzian. Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0403314