34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ordaintzeko errekerimenduaren jakinarazpena.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatz-zatian agindutako jakinarazpena egin. Eta bi aldiz saiatu ondoren, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da azken helbide ezaguneko udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta dei egiten zaie ondoko interesatuei Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean Derrigorrezko Dirubilketaren Atalaren bulegoetara (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 4-1.a) ager daitezen, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Errekurtsoa jartzeko epea.

Jakinarazpena egintzat eman eta biharamunetik interesatuak hilabetea dauka bidezko helegiteak jartzeko.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren lauan._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

ZORDUNAK

Zorduna: Angel Lasa Puyol jauna.

IFZ/IFK: 15731252.

Helbidea: Barañain, Erdiko hiribidea, 8-8.a-E.

Espedientea: 14112/JGC.

Zenbatekoa: 11.263,57 euro.

Jakinarazten den egintza: premiamendu prozedura administratiboa. Ordaintzeko errekerimendua. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 123.2 artikulua.

Iragarkiaren kodea: F0401974