34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen gaineko ebazpenak.

Jarraian azaltzen diren garraio arloko zehapen ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoetan emandako Gobernu Erabakiak ezin izan dira jakinarazi Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten bezala. Beraz, honako honen bidez betetzen da aipatu Legearen 59.5 artikuluak xedatutakoa.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. ordezkatuz, 2003ko uztailaren 30ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 2052/2003 zehapen ebazpenari; horren bidez 150 euroko isuna ezarri zen, Nafarroako Foruzaingoak, 2002ko azaroaren 26an, NA-0922-AT matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: ikasleak garraiatzea ibilgailuaren kreditaziorik izan gabe.

Gertakariak:

1. 2003ko otsailaren 27an La Estellesa, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 0037/03 zehapen espedientea abiarazi zela, Nafarroako Foruzaingoak, 2002ko azaroaren 26an, NA-0922-AT matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: ikasleak garraiatzea ibilgailuaren kreditaziorik izan gabe. Geroago lortu zuela egiaztatu da. Zizur Nagusiko institutura joateko zerbitzua zen.

2. 2003ko martxoaren 17an, interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko apirilaren 7an, instruktoreak txostena eman zuen. Hartan bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, salatutako gertaera argitzeko behar ziren jarduketak egin ondoren eta, halaber, interesatuak 2003ko martxoaren 17an aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek eman zituen: egiaztaturik dago salaketa egin zitzaionean ez zuela ibilgailuaren kreditazioaren ziurtagiririk; egun horretan bertan eskuratu zuen, eskatu eta berehala ematen baita.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak apirilaren 8ko 2052/2003 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta La Estellesa, S.A.ri 150 euroko zehapena ezarri zion.

4. Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen 2003ko uztailaren 30ean. Bertan gertaerak azaldu zituen, eta beraren iritziz kasuari aplikatu beharreko oinarriak ere bai (zuzenbideko oinarrietan aipatuko dira), eta errekurtsoa baiesteko eta zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Lehenik, errekurtsogileak adierazi du arau-haustea preskribatuta dagoela.

Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legeko XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 145. artikulua, eta ezarri du ezen, lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteek preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dutela, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Oraingoan urtebeteko epea da aplikagarria, eta inola ere ez da denbora hori iragan errekurtsogileak aipatutako prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik Auzitegi Gorenaren Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (Zuzenbideko Oinarrietako Lehena eta Hirugarrena) 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte Arloko abenduaren 30eko 42/1994 Legeko XI. Xedapen Gehigarriak; izan ere, haren arabera: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen; Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuen: "Arau-hausteek eta zehapenek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dute, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian, besteak beste: "Baina preskripzioaldia ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik, ulertu behar baita 16/1987 Legeko 145.1 artikulua isil bidez indargabetuta dagoela 42/1994 Legeko hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez. Horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeriako arau-hauste eta zehapenek 30/1992 Legean finkaturiko epe eta baldintzetan preskribatuko dute, arau-hauste arinak badira izan ezik, kasu horretan preskripzioaldia urtebetekoa baita (Auzitegi Gorenak 1997ko urtarrilaren 20an eman epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, xedapen gehigarri haren ondoren ere".

Beraz, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik, eta epe hori ez da iragan aztertzen ari garen prozeduran, arau-haustea 2002ko azaroaren 26an egin baitzen eta zehapen espedientea 2003ko otsailaren 10ean ireki.

2. Garraioen arloko arau-hausteez ari gara eta horrelakoei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak ez bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Espedientea irekitzeko erabakia 2003ko otsailaren 10ekoa da, eta ebazpena jakinarazi zen data, berriz, 2003ko ekainaren 30a; beraz, ez da legez ezarritako 6 hilabeteko epea bete.

3. Ebazpen proposamenaren jakinarazpena egin ez izanari buruz adierazi behar da Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuko 212. artikuluak honako hau ezartzen duela: "prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuak dioena entzun ondoren, non eta interesatuari entzutea beharrezkoa ez den, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, hori guztia egin duen organoak ebazpen proposamena aurkeztuko dio legez edo erregelamenduz zehatzeko eskumena duen organoari, bidezko deritzon ebazpena eman dezan".

Bestalde, 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak hau xedatzen du: "entzunaldi tramitea saihesten ahal da prozeduran ageri ez eta ebazpenean kontuan hartzen ez direnean interesatuak aipatutako egitateak, alegazioak eta frogak baizik".

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziarekin bat, maiz adierazi izan du tramite hori bazter uzten ahal dela defentsarako eskubidea urratu gabe, baldin eta ebazpen proposamenean karguak berretsi besterik egiten ez bada, zehapen prozedura abiarazteko egintza jakinaraztearekin batera interesatuari eskaini zitzaion entzunaldian jada kargu horiek jakinak zirelako. Betiere, interesatuak lehendik ez dakien datu berriren bat bildu bada, tramitea bete egin beharko da.

Kasu honetan, prozedura abiarazteko egintza jakinarazi zenean, gertaerak egoki identifikatuta zeuden eta arau-haustearen sailkapena zein arau zehatzetatik atera zen eta zehapena zein zen adierazi zitzaion errekurtsogileari; gainera, alegazioak egiteko epea eman zitzaion. Errekurtsogileak alegazioak egin zituen, baina ez zuten ezertan aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez zen beharrezkoa izan alegazioen ondorioz jarduketa gehiago egitea, ezta jarduketen baloraziorako entzunaldi gehiago ematea ere. Beraz, ez da izan errekurtsogileak alegatu duen babes gabeziarik.

4. Interesatuari egotzi zaion egitatea 16/1987 Legearen 142.a) artikuluaren aurkako arau-haustea da eta arintzat kalifikatu da, 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta hura garatzeko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrelako arau-hausteengatik, ohartarazpena egin eta/edo 276,47 euro arteko isuna ezartzen da.

Oraingoan 150 euroko isuna ezarri da; beraz, zehapena erdiko tartean graduatu da. Kontuan hartu behar da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 1998ko ekainaren 12ko Epaian xedatutakoa: "uste izatekoa da Administrazioak zuzenbidearen arabera jardun duela, aplikatu behar den arauak onartzen dituen zehapenen artean tartekoa aukeratu baitu; erabaki zuzena, ez dagoelako ez inguruabar astungarririk ez aringarririk".

5. Bukatzeko, aipatu behar da errekurtsogileak argudiatu duela ez direla gauzatu eskatutako frogak, agente salatzailearen berrespen txostena hain zuzen ere, eta horrek babes gabezia sortzen diola.

Lehenbizi, gogora ekarri behar dugu, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan, bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela esan nahi, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari, eta hark frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Konstituzio Auzitegiaren 22/1990 Epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

Errekurtsogileak agente salatzailearen txostena eskatu du, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluari helduz.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53., 54. eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa izan, egotzitako arau-haustea zuzenean egiaztatu baita ibilgailuaren gaitasun kreditazioa lortuta salaketaren ondoren.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak honakoa adierazi zuen 2002ko martxoaren 27ko Epaian: "Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuenak, 211. artikuluko lehen paragrafoan dioenez, salatuak aurkako alegazioak aurkeztuz gero salatzaileari helaraziko zaizkio, salbu eta salatuaren desadostasunaren oinarri bakarra gertaeren kalifikazioaren oinarri den xedapenaren ilegaltasuna denean, eta salatzaileari hamabost eguneko epea emanen zaio alegazioei erantzuteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek bidezko eran jarraitzen ahalko dutela. Horrelako alegazioak herritarren salaketen ondorioz hasitako prozeduretan egiten direnean, berriz, salatzaileari frogak ere eskatuko zaizkio, salatuak ukatzen dituen gertaerak egiaztatzeko. Bada, kasu honetan halako berrespenaren beharrik ez da egon, zeren, alde batetik, demandatzaileak ez du besterik egin gertaerak goitik behera ukatu baino, bere jarrerari eusteko inolako arrazoibide edo argudiorik eman gabe; eta bestetik, demandatzaileak alegazio-idazkian zenbait balorazio juridiko erantsi ditu, salatzailearen irizpen-eremua gainditzen dutenak; hori guztia dela eta, kasu honetan halako berrespena inondik inora ez da izan beharrezkoa.

Beste alde batetik, eta aurrekoa gorabehera, tramitea ez egiteak, prozedurako irregulartasuna izanik ere, kasu honetan ez dio inolako defentsa gabezia materialik sorrarazi demandatzaileari. Horregatik, egintza deuseztatzeko kausarik antzemanen balitz, indarrik gabe geratuko litzateke. Gainera, LGAEk honakoa dio: "hamabost eguneko epean alegazioei erantzuna emateko eskatuko zaio, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek aurrera egiten ahalko dutela behar den moduan". Arau horrek garbi adierazten du tramitea ez egiteak zer ekar dezakeen. Horrekin lotu behar dira, eta halaxe egin du Sail honek, bai errugabetasun ustearen printzipioa indargabetzeko gaitasuna dela-eta gertaerez egin litekeen behin betiko balorazioa, eta bai defentsa gabeziaren sorrera ere. Bada, honako kasu honetan errugabetasun-ustea ezerezturik dago, egiaztatutako gertaeren indarrez, eta ez da inolako babes gabezia materialik sorrarazi."

6. Zehapenaren oinarri izan diren egintzak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta aurkatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak apirilaren 8an emandako 2052/2003 Ebazpenaren aurka paratutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren batean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. ordezkatuz, 2003ko uztailaren 30ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 2053/2003 zehapen ebazpenari; horren bidez 150 euroko isuna ezarri zen, Nafarroako Foruzaingoak, 2002ko azaroaren 26an, NA-1808-AN matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: ikasleak garraiatzea ibilgailuaren kreditaziorik izan gabe.

Gertakariak:

1. 2003ko otsailaren 27an La Estellesa, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 0038/03 zehapen espedientea abiarazi zela, Nafarroako Foruzaingoak, 2002ko azaroaren 26an, NA-1808-AN matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: ikasleak garraiatzea ibilgailuaren kreditaziorik izan gabe. Geroago lortu zuela egiaztatu da. Zizur Nagusiko institutura joateko zerbitzua zen.

2. 2003ko martxoaren 17an, interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko apirilaren 7an, instruktoreak txostena eman zuen. Hartan bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, salatutako gertaera argitzeko behar ziren jarduketak egin ondoren eta, halaber, interesatuak 2003ko martxoaren 17an aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek eman zituen: egiaztaturik dago salaketa egin zitzaionean ez zuela ibilgailuaren kreditazioaren ziurtagiririk; egun horretan bertan eskuratu zuen, eskatu eta berehala ematen baita.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak apirilaren 8ko 2053/2003 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta La Estellesa, S.A.ri 150 euroko zehapena ezarri zion.

4. Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen 2003ko uztailaren 30ean. Bertan gertaerak azaldu zituen, eta beraren iritziz kasuari aplikatu beharreko oinarriak ere bai (zuzenbideko oinarrietan aipatuko dira), eta errekurtsoa baiesteko eta zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Lehenik, errekurtsogileak adierazi du arau-haustea preskribatuta dagoela.

Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legeko XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 145. artikulua, eta ezarri du ezen, lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteek preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dutela, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Oraingoan urtebeteko epea da aplikagarria, eta inola ere ez da denbora hori iragan errekurtsogileak aipatutako prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik Auzitegi Gorenaren Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (Zuzenbideko Oinarrietako Lehena eta Hirugarrena) 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte Arloko abenduaren 30eko 42/1994 Legeko XI. Xedapen Gehigarriak; izan ere, haren arabera: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen; Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuen: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian, besteak beste: "Baina preskripzioaldia ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik, ulertu behar baita 16/1987 Legeko 145.1 artikulua isil bidez indargabetuta dagoela 42/1994 Legeko hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez. Horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeriako arau-hauste eta zehapenek 30/1992 Legean finkaturiko epe eta baldintzetan preskribatuko dute, arau-hauste arinak badira izan ezik, kasu horretan preskripzioaldia urtebetekoa baita (Auzitegi Gorenak 1997ko urtarrilaren 20an eman epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, xedapen gehigarri haren ondoren ere".

Beraz, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik, eta epe hori ez da iragan aztertzen ari garen prozeduran, arau-haustea 2002ko azaroaren 26an egin baitzen eta zehapen espedientea 2003ko otsailaren 10ean ireki.

2. Garraioen arloko arau-hausteez ari gara eta horrelakoei aplikatu behar zaien zehapen prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan arautzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak ez bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Espedientea irekitzeko erabakia 2003ko otsailaren 10ekoa da, eta ebazpena jakinarazi zen data, berriz, 2003ko ekainaren 30a; beraz, ez da legez ezarritako 6 hilabeteko epea bete.

3. Ebazpen proposamenaren jakinarazpena egin ez izanari buruz adierazi behar da Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuko 212. artikuluak honako hau ezartzen duela: "prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuak dioena entzun ondoren, non eta interesatuari entzutea beharrezkoa ez den, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, hori guztia egin duen organoak ebazpen proposamena aurkeztuko dio legez edo erregelamenduz zehatzeko eskumena duen organoari, bidezko deritzon ebazpena eman dezan".

Bestalde, 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak hau xedatzen du: "entzunaldi tramitea saihesten ahal da prozeduran ageri ez eta ebazpenean kontuan hartzen ez direnean interesatuak aipatutako egitateak, alegazioak eta frogak baizik".

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziarekin bat, maiz adierazi izan du tramite hori bazter uzten ahal dela defentsarako eskubidea urratu gabe, baldin eta ebazpen proposamenean karguak berretsi besterik egiten ez bada, zehapen prozedura abiarazteko egintza jakinaraztearekin batera interesatuari eskaini zitzaion entzunaldian jada kargu horiek jakinak zirelako. Betiere, interesatuak lehendik ez dakien datu berriren bat bildu bada, tramitea bete egin beharko da.

Kasu honetan, prozedura abiarazteko egintza jakinarazi zenean, gertaerak egoki identifikatuta zeuden eta arau-haustearen sailkapena zein arau zehatzetatik atera zen eta zehapena zein zen adierazi zitzaion errekurtsogileari; gainera, alegazioak egiteko epea eman zitzaion. Errekurtsogileak alegazioak egin zituen, baina ez zuten ezertan aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez zen beharrezkoa izan alegazioen ondorioz jarduketa gehiago egitea, ezta jarduketen baloraziorako entzunaldi gehiago ematea ere. Beraz, ez da izan errekurtsogileak alegatu duen babes gabeziarik.

4. Interesatuari egotzi zaion egitatea 16/1987 Legearen 142.a) artikuluaren aurkako arau-haustea da eta arintzat kalifikatu da, 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta hura garatzeko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrelako arau-hausteengatik, ohartarazpena egin eta/edo 276,47 euro arteko isuna ezartzen da.

Oraingoan 150 euroko isuna ezarri da; beraz, zehapena erdiko tartean graduatu da. Kontuan hartu behar da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 1998ko ekainaren 12ko Epaian xedatutakoa: "uste izatekoa da Administrazioak zuzenbidearen arabera jardun duela, aplikatu behar den arauak onartzen dituen zehapenen artean tartekoa aukeratu baitu; erabaki zuzena, ez dagoelako ez inguruabar astungarririk ez aringarririk".

5. Bukatzeko, aipatu behar da errekurtsogileak argudiatu duela ez direla gauzatu eskatutako frogak, agente salatzailearen berrespen txostena hain zuzen ere, eta horrek babes gabezia sortzen diola.

Lehenbizi, gogora ekarri behar dugu, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan, bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela esan nahi, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari, eta hark frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Konstituzio Auzitegiaren 22/1990 Epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

Errekurtsogileak agente salatzailearen txostena eskatu du, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluari helduz.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53., 54. eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa izan, egotzitako arau-haustea zuzenean egiaztatu baita ibilgailuaren gaitasun kreditazioa lortuta salaketaren ondoren.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak honakoa adierazi zuen 2002ko martxoaren 27ko Epaian: "Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuenak, 211. artikuluko lehen paragrafoan dioenez, salatuak aurkako alegazioak aurkeztuz gero salatzaileari helaraziko zaizkio, salbu eta salatuaren desadostasunaren oinarri bakarra gertaeren kalifikazioaren oinarri den xedapenaren ilegaltasuna denean, eta salatzaileari hamabost eguneko epea emanen zaio alegazioei erantzuteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek bidezko eran jarraitzen ahalko dutela. Horrelako alegazioak herritarren salaketen ondorioz hasitako prozeduretan egiten direnean, berriz, salatzaileari frogak ere eskatuko zaizkio, salatuak ukatzen dituen gertaerak egiaztatzeko. Bada, kasu honetan halako berrespenaren beharrik ez da egon, zeren, alde batetik, demandatzaileak ez du besterik egin gertaerak goitik behera ukatu baino, bere jarrerari eusteko inolako arrazoibide edo argudiorik eman gabe; eta bestetik, demandatzaileak alegazio-idazkian zenbait balorazio juridiko erantsi ditu, salatzailearen irizpen-eremua gainditzen dutenak; hori guztia dela eta, kasu honetan halako berrespena inondik inora ez da izan beharrezkoa.

Beste alde batetik, eta aurrekoa gorabehera, tramitea ez egiteak, prozedurako irregulartasuna izanik ere, kasu honetan ez dio inolako defentsa gabezia materialik sorrarazi demandatzaileari. Horregatik, egintza deuseztatzeko kausarik antzemanen balitz, indarrik gabe geratuko litzateke. Gainera, LGAEk honakoa dio: "hamabost eguneko epean alegazioei erantzuna emateko eskatuko zaio, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek aurrera egiten ahalko dutela behar den moduan". Arau horrek garbi adierazten du tramitea ez egiteak zer ekar dezakeen. Horrekin lotu behar dira, eta halaxe egin du Sail honek, bai errugabetasun ustearen printzipioa indargabetzeko gaitasuna dela-eta gertaerez egin litekeen behin betiko balorazioa, eta bai defentsa gabeziaren sorrera ere. Bada, honako kasu honetan errugabetasun-ustea ezerezturik dago, egiaztatutako gertaeren indarrez, eta ez da inolako babes gabezia materialik sorrarazi."

6. Zehapenaren oinarri izan diren egintzak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta aurkatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak apirilaren 8an emandako 2053/2003 Ebazpenaren aurka paratutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren batean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen ebazpena

Jesús Zapata Bueno jaunak, La Veloz Sangüesina, S.A. ordezkatuz, 2003ko ekainaren 17an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 3808/2003 zehapen ebazpenari; horren bidez 30 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko azaroaren 28an, 2778-BBJ matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: ikasleak Zangozako Rincón del Carmen Ikastolara garraiatzea, horretarako baimenik izan gabe. Baduela egiaztatu da, baina ibilgailuan ez eramatea arau-haustea da.

Gertakariak:

1. 2003ko apirilaren 28an La Veloz Sangüesina, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 0091/03 zehapen espedientea abiarazi zela, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko azaroaren 28an, 2778-BBJ matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: ikasleak Zangozako Rincón del Carmen Ikastolara garraiatzea, horretarako baimenik izan gabe. Baduela egiaztatu da, baina ibilgailuan ez eramatea arau-haustea da.

2. 2003ko maiatzaren 13an, interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko ekainaren 6an, instruktoreak txostena eman zuen. Hartan bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, salatutako gertaera argitzeko behar ziren jarduketak egin ondoren eta, halaber, interesatuak 2003ko maiatzaren 13an aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek eman zituen: interesatuak ukatu egiten du baina frogarik aurkeztu ez, baina salaketa orrian baieztatzen zen baimenik ez zuela; hala ere, Garraio Zerbitzuan dauden datuen arabera, egiaztatu da salaketa egunean baimena bazuela eta arau-haustetzat jo zela, berriz, ibilgailuan ez eramatea. Egoera horri dagokion zehapena proposatu da, proportzionaltasun printzipioa aplikatuta.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak ekainaren 9ko 3808/2003 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta La Veloz Sangüesina, S.A.ri 30 euroko zehapena ezarri zion.

4. Jesús Zapata Bueno jaunak, La Veloz Sangüesina, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen 2003ko ekainaren 17an. Bertan gertaerak azaldu zituen, eta beraren iritziz kasuari aplikatu beharreko oinarriak ere bai (zuzenbideko oinarrietan aipatuko dira), eta errekurtsoa baiesteko eta zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Lehenik, errekurtsogileak adierazi du arau-haustea preskribatuta dagoela.

Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legeko XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 145. artikulua, eta ezarri du ezen, lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteek preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dutela, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Oraingoan urtebeteko epea da aplikagarria, eta inola ere ez da denbora hori iragan errekurtsogileak aipatutako prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik Auzitegi Gorenaren Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (Zuzenbideko Oinarrietako Lehena eta Hirugarrena) 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte Arloko abenduaren 30eko 42/1994 Legeko XI. Xedapen Gehigarriak; izan ere, haren arabera: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago ere, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen; Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuen: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian, besteak beste: "Baina preskripzioaldia ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik, ulertu behar baita 16/1987 Legeko 145.1 artikulua isil bidez indargabetuta dagoela 42/1994 Legeko hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez. Horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeriako arau-hauste eta zehapenek 30/1992 Legean finkaturiko epe eta baldintzetan preskribatuko dute, arau-hauste arinak badira izan ezik, kasu horretan preskripzioaldia urtebetekoa baita (Auzitegi Gorenak 1997ko urtarrilaren 20an eman epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, xedapen gehigarri haren ondoren ere".

Beraz, aplikatzekoa den epea ez da hiru hilabetekoa, urte batekoa baizik. Epe hori ez da bukatu prozedura honetan.

2. Salatutako gertaerari dagokionez (interesatuak ukatu egin du egin izana), adierazi behar da salatutako gertaera ez dela eskola garraiorako baimenik ez izatea, baizik eta ibilgailuan ez eramatea agenteak gelditu zuenean. Arau-hauste hori ez denez baimenik ez izatearena bezain larria, horren araberako zehapena ezarri da; hortaz, proportzionaltasunaren printzipioa beti errespetatu da.

Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzi zaion egitatea 16/1987 Legeko 142.b) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuko 199.b) artikuluaren aurkako arau-haustea dela eta arintzat kalifikatu dela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrelako arau-hausteengatik, ohartarazpena egin eta/edo 276,47 euro arteko isuna ezartzen da.

Kasu honetan 30 euroko isuna ezarri zaio, gutxieneko tartean, hain zuzen ere; ez da, beraz, inola ere, neurriz kanpokoa.

3. Bukatzeko, tipizitate printzipioa aipatu behar da, interesatuak bere errekurtso idazkian adierazi baitu ez dela errespetatu.

16/1987 Legearen 142.b) artikulua irakurriz gero ("Garraio publiko zein pribatuak egitea, ibilgailuan lan horietan aritzeko legezko aukera kreditatzen duen agiri formalik eraman gabe"), ikusten da bat datorrela erabat errekurtsogileari egozten zaizkion egitateekin; hori horrela, ez da tipizitate printzipioa urratu.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egintzak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta aurkatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Jesús Zapata Bueno jaunak, La Veloz Sangüesina, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak ekainaren 9an emandako 3808/2003 Ebazpenaren aurka paratutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamarrean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen ebazpena

Productos Agrícolas Tudela y Hermanos Escalada, S.L.k 2003ko uztailaren 2an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 3580/2003 zehapen ebazpenari; horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko abuztuaren 9an, N-232 errepideko 108,000 kilometroan, NA-1764-BC matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: Zaragozatik Tuterara frutak eta barazkiak garraiatzea, guztira 4.600 kilo; behar baino 1.100 kilo, gehienez baimendutako pisua baino % 31 gehiago.

Gertakariak:

1. 2003ko martxoaren 26an Productos Agrícolas Tudela y Hermanos Escalada, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 0303/03 zehapen espedientea abiarazi zela, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko abuztuaren 9an, N-232 errepideko 108,000 kilometroan, NA-1764-BC matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: Zaragozatik Tuterara frutak eta barazkiak garraiatzea, guztira 4.600 kilo; behar baino 1.100 kilo, gehienez baimendutako pisua baino % 31 gehiago. Nafarroako Gobernuak Ribaforadan duen baskula ofizialean pisatu zen.

2. 2003ko apirilaren 7an, interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko maiatzaren 28an, instruktoreak txostena eman zuen. Hartan bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, salatutako gertaera argitzeko behar ziren jarduketak egin ondoren eta, halaber, interesatuak 2003ko apirilaren 7an aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek eman zituen: salatutako egitatea egiaztaturik dago baskula homologatuak emandako pisu-tiketa aztertu ondoren; salaketa egin zenean baskularen Ikuskapen Agiriak bazuen indarra. Azaldu da zehapen espediente hau osatzen duten agiri guztiak, salaketa orriaren ale bat barne, interesatuaren eskura daudela, egin beharreko jakinarazpenak egin direla eta gainerako agiriak interesatuak berak ekarri dituela; hortaz, ez da bidezkoa azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.4 artikuluaren arabera proposatutako froga gauzatzea, eta zehapena graduatu da egindako arau-haustearen arabera eta ibilgailuak gehienez izan dezakeen pisuaren gainetik neurtu zen pisu-soberakinaren portzentajearen arabera.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak ekainaren 2ko 3580/2003 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Productos Agrícolas Tudela y Hermanos Escalada, S.L.ri 300 euroko zehapena ezarri zion.

4. Productos Agrícolas Tudela y Hermanos Escalada, S.L.k gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen 2003ko uztailaren 2an. Bertan gertaerak azaldu zituen, bai eta beraren iritziz kasuari aplikatu beharreko oinarriak ere (zuzenbideko oinarrietan aipatuko dira), eta errekurtsoa baiesteko eta zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Lehenik eta behin, errekurtsogileak adierazi du prozedura iraungi egin dela.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak ez bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Espedientea irekitzeko erabakia 2003ko martxoaren 6koa da, eta ebazpena jakinarazi zen data, berriz, 2003ko ekainaren 24a; beraz, ez da legez ezarritako 6 hilabeteko epea bete.

2. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

Ekainaren 2ko 3580/2003 zehapen ebazpena behar adina arrazoitutako ebazpena da, interesatuak azaldutako alderdi guztiak aztertzen dituena: aztertu egiten ditu gertaerak, haien inguruabar guztiak aipatu (eguna, tokia, salatutako ibilgailuaren matrikula), eta salatutako egitatea zein arau-hauste den eta zein zehapen dagokion adierazten du. Berariaz aipatzen ditu bai arau-haustea sailkatzen duten xedapenak eta bai zehapena sailkatzen dutenak ere. Errekurtsogileak aurkeztutako alegazioak ere aztertzen ditu, baina ez ditu aintzat hartzen, arau-haustea egiaztatu egin baita salaketa eguneko pisaketako tiketaren bidez.

Horren ildotik, Nafarroako Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratu behar da. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai horretan ondokoa baieztatu zen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan den, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioaren egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela bada, zehapen ebazpenak hertsiki bete ditu salatuak urratutzat jotzen dituen manuak, ebazpen arrazoitua baita, interesatuek planteaturiko gaiak ebatzi dituena, baita frogak baloratu eta egitateak, erantzulea, egindako arau-haustea eta ezarri beharreko zehapena zehaztu ere.

3. Entzunaldi tramitea egin ez izanari buruz adierazi behar da Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuko 212. artikuluak honako hau ezartzen duela: "prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuak dioena entzun ondoren, non eta interesatuari entzutea beharrezkoa ez den, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, hori guztia egin duen organoak ebazpen proposamena aurkeztuko dio legez edo erregelamenduz zehatzeko eskumena duen organoari, bidezko deritzon ebazpena eman dezan".

Bestalde, 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak hau xedatzen du: "entzunaldi tramitea saihesten ahal da prozeduran ageri ez eta ebazpenean kontuan hartzen ere ez direnean interesatuak aipatutako egitateak, alegazioak eta frogak baizik".

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziarekin bat, maiz adierazi izan du tramite hori bazter uzten ahal dela defentsarako eskubidea urratu gabe, baldin eta ebazpen proposamenean karguak berretsi besterik egiten ez bada, zehapen prozedura abiarazteko egintza jakinaraztearekin batera interesatuari eskaini zitzaion entzunaldian jada kargu horiek jakinak zirelako. Betiere, interesatuak lehendik ez dakien datu berriren bat bildu bada, tramitea bete egin beharko da.

Kasu honetan, prozedura abiarazteko egintza jakinarazi da, eta bertan behar bezala identifikatuta daude egitateak, bai eta arau-haustea eta zehapena sailkatzeko Administrazioak oinarri dituen manuak ere. Errekurtsogileari alegazioak egiteko epea eman zitzaion eta egin zituen, baina ez zuten ezertan aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez zen beharrezkoa izan alegazioen ondorioz jarduketa gehiago egitea, ezta jarduketen baloraziorako entzunaldi gehiago ematea ere.

4. Bukatzeko, errekurtsogileak argudiatu du zehapen ebazpena ez dela behar bezala jakinarazi, ez duelako errespetatzen 30/1992 Legeak tramite horretarako ezarritakoa.

Interesatuaren alegazio hau ezin da kontuan hartu, aztertzen ari garen espedienteak zehapen ebazpena igorri izanaren hartu-agiria baitu, Jesús María Escalada Salvatierrak 2003ko ekainaren 24an sinatua (NANa 72639558). Halaber, espedientean igorpen horren kopia ere bada eta bertan ageri dira bai ebazpenaren testu osoa, bai bidezko errekurtsoak, epea, agintari eskuduna, etab.

Beraz, 30/1992 Legeko 58. artikulua ikusirik, eta horren 3. paragrafoa aplikaturik, errekurritu den zehapen espedientearen jakinarazpenean izaten ahal zen edozein akats zuzendu egin zen interesatuak aztertzen ari garen gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuenean, horrek erakusten baitu ebazpenaren edo jakinarazi zen egintzaren edukia eta irismena ezagutzen zituela, bidezko errekurtsoa baitzen. Hori horrela, ez da babes gabeziarik sortu.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egintzak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta aurkatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak ekainaren 2an emandako 3580/2003 zehapen ebazpenaren kontra Productos Agrícolas Tudela y Hermanos Escalada, S.L.k jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren batean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen ebazpena

Grúas Añarbe, S.L.k, 2003ko uztailaren 1ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 3091/2003 zehapen ebazpenari; horren bidez 600 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko irailaren 2an, N-111 errepideko 47,500 kilometroan, SS-7941-BH matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: takografoa hondatuta zuela zirkulatzea; diagrama diskoan kontaktu etenak zeuden.

Gertakariak:

1. 2003ko apirilaren 9an Grúas Añarbe, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 0630/03 zehapen espedientea abiarazi zela, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002ko irailaren 2an, N-111 errepideko 47,500 kilometroan, SS-7941-BH matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: takografoa hondatuta zuela zirkulatzea; diagrama diskoan kontaktu etenak zeuden. Oker horrek 20 egun baino gehiago zituen.

2. 2003ko apirilaren 16an, interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko maiatzaren 14an, instruktoreak txostena eman zuen. Hartan bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, salatutako gertaera argitzeko behar ziren jarduketak egin ondoren eta, halaber, interesatuak 2003ko apirilaren 16an aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek eman zituen: agenteak hartutako diagrama diskoa azterturik ikusi da takografoa hondatuta ibili zela 2002ko abuztuaren 2tik aurrera, eta nahiz matxura salaketa egin ondoren konpondu, ez zen bete Europako Elkartearen 3821/85 Erregelamenduko 16. artikuluak dioena, ezartzen baitu takografoaren matxura edo funtzionamendu okerra ahal bezain laister konponarazi behar duela enpresaburuak, eta matxura gertatzen edo antzematen den lekutik bulego nagusira itzultzeko aste bat baino gehiago behar izanez gero, bidean konpondu behar dela; gidariek, matxura denboran, data tarteei buruzko datuak azaldu beharko dituzte erregistro orrian edo orrietan edo erregistro orriari erantsiko zaion ad hoc orri batean. Zehapena egindako arau-haustearen arabera eta arau-hauste larrietarako aurreikusitako erdiko tartearen barruan mailakatu da.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak maiatzaren 15eko 3091/2003 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Grúas Añarbe, S.L.ri 600 euroko zehapena ezarri zion.

4. Grúas Añarbe, S.L.k gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen 2003ko uztailaren 1ean. Bertan gertaerak azaldu zituen, bai eta beraren iritziz kasuari aplikatu beharreko oinarriak ere (zuzenbideko oinarrietan aipatuko dira), eta errekurtsoa baiesteko eta zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du takografoa konpondu zela salaketa egin bezain laister, ordura arte ez zelako konturatu gaizki zebilela.

Ezin da aintzat hartu errekurtsogileak egindako alegazioa, matxura 20 egun lehenago bazela egiaztatu baita; horrek hautsi egiten du Europako Elkartearen 3821/1985 Erregelamenduko 16. artikulua, ezartzen baitu konponketa ahal bezain laister egin behar dela, eta 7 eguneko epea ematen da baina bakarrik matxura bidaian izaten bada eta bulego nagusira denbora horretan iristerik ez bada.

2. Zehapenaren oinarri izan diren egintzak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta aurkatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean emandako 3091/2003 zehapen ebazpenaren kontra Grúas Añarbe, S.L.k jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-helegitea jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hiruan._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0402997