34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da eranskinean adierazten diren Barne zuzendari nagusiaren ebazpenen jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoa:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, espedientea interesatuen eskura izanen da Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 2), oso-osorik aztertu eta alegazioak eta frogabideak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean.

Iruñean, bi mila eta lauko martxoaren batean._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

E R A N S K I N A

Espedientea: 7/2004.

Ebazpena: 69/2004 Ebazpena, urtarrilaren 19koa, Barne zuzendari nagusiarena.

Jakinarazten den egintza: zehapen prozeduraren hasiera.

Erruduntzat jotakoa: Latino ostatua. Herria: Iruña.

Titularra: Ramón Yañez Lamelas jauna.

Hautsitako araua: Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 22.8 artikuluaren aurkako bi arau-hauste.

Espedientea: 9/2004.

Ebazpena: 93/2004 Ebazpena, urtarrilaren 26koa, Barne zuzendari nagusiarena.

Jakinarazten den egintza: zehapen prozeduraren hasiera.

Erruduntzat jotakoa: Dragón Rojo ostatua. Herria: Azkoien.

Titularra: Nieves Díaz Salinas andrea.

Hautsitako araua: Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikulua.

Espedientea: 13/2004.

Ebazpena: 97/2004 Ebazpena, urtarrilaren 26koa, Barne zuzendari nagusiarena.

Jakinarazten den egintza: zehapen prozeduraren hasiera.

Erruduntzat jotakoa: Murga ostatua. Herria: Castejón.

Titularra: Víctor Francisco Murga Gil jauna.

Hautsitako araua: Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikulua.

Espedientea: 17/2004.

Ebazpena: 159/2004 Ebazpena, otsailaren 2koa, Barne zuzendari nagusiarena.

Jakinarazten den egintza: zehapen prozeduraren hasiera.

Erruduntzat jotakoa: La Unión Elkarteko ostatua. Herria: Oteitza.

Titularra: María del Carmen Huarte Orayen andrea.

Hautsitako araua: Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikulua.

Iragarkiaren kodea: F0403478