34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

129/2004 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Zementuaren deribatuak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2003ko lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 16/2004).

Ikusirik Nafarroako "Zementuaren deribatuak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 16/2004).

Gertakariak

1. Departamentu honetan 2004ko otsailaren 9an sartu da 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordearen parte batek hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 68/2002).

2. Espediente hau izapidatzean bete beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbide oinarriak

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala eta Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak uztailaren 14an eman eta 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Zementuaren deribatuak" sektorearen (kodea: 3103105) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hemeretzian._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

ZEMENTUAREN DERIBATUEN SEKTOREKO LANSARIEN ALDAKETARI BURUZKO AKORDIOA

Iruñean bildurik, mila eta lauko urtarrilaren hogeita zazpian, bilera eguneko goizeko hamarrak direlarik, ondoren aipatzen diren jaunak, langileen ordezkariak eta ANADECE-Zementuaren Deribatuen Nafarroako Elkarteko enpresaburuak.

LANGILEEN ORDEZKARIAK:

UGT-CC.OO: UGTren izenean, Severo García. CC.OOen izenean, José Ramón Ibañez.

Enpresaburuen ordezkariak:

"Zementuaren Deribatuen Nafarroako Elkartea". ANADECEren izenean, Juan Ramón Doral.

Erabaki dute:

Behar adinako lege gaitasuna aitortzea elkarri ekitaldi honetarako, eta horren ondorioz,

1. 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean indarra duen lansarien taula erredaktatzea. Eranskinean ageri da.

2. Nafarroako Gobernuan dagokion departamentuari eskatzea argitara dezala bere aldizkari ofizialean, jende guztiak haren berri izan dezan, eta behar den erregistroan artxibatzea.

Eztabaidatu beharreko afera gehiagorik ez dagoenez, bukatutzat ematen da bilera, aipatu eguneko eguerdiko hamabietan.

2004AN INDARRA IZANEN DUEN TAULA (EUROTAN)

2004ko OINARRIA EMAITZA

MAILA KATEGORIA

HILABET. EGUNEAN URTEAN

II Lizentziatuak 1.198,58 - 16.780,13

III Perituak, administr. 1. mailako buruak. 990,92 - 13.872,83

IV Langileri buruak 880,33 - 12.324,65

III Administrazioko 2. mailako buruak. 852,21 - 11.930,93

VI Administrazioko 1. mailako ofiziala. - 24,61 10.458,39

VII Kapataza, zaindaria - 23,23 9.873,80

VIII Adm. 2. mail. ofiz. Lanb. 1. mail. ofiz. a - 22,22 9.443,38

IX Adm. ofiziala. Lanb. 2. mail. ofiz. - 21,34 9 .067,58

IX bis 3. mailako ofiziala - 21,34 9.067,58

X Espezialista. 1. mailako zaindaria - 20,66 8.778,49

XI Espezialista. 2. mailako peoia - 20,10 8.540,80

XII Peoi arrunta. Garb. - 19,40 8.245,29

XIII Adm. izangaia. Mandatu mut. Pintxea 16 eta 17. - 15 ,44 6.562,19

OHARRAK:

Lan hitzarmenaren plusa. 7,97 euro/eguna. Bertaratzeagatiko funtsa: 26,80 euro hilean.

321,63 euro urtean.

2004RAKO ORIENTAZIO TAULA

MAILA KATEGORIA2004ko OINARRIA KPI PC MOZKINAKGUZTIRA

HILABETEAN EGUNEAN EMAITZA URTEAN

II Lizentziatuak 1.198,58 - 16.780,13 3.440,00 3.384,15 1.416,26 25.020,53

III Perituak, administrazioko 1. mailako buruak. 990,92 - 13.872,83 2.844,00 3.384,15 1.206,06 21.307,03

IV Langileri buruak 880,33 - 12.324,65 2.526,61 3.384,15 1.094,12 19.329,53

III Administrazioko 2. mailako buruak. 852,21 - 11.930,93 2.445,90 3.384,15 1.065,66 18.826,64

VI Administrazioko 1. mailako ofiziala. - 24,61 10.458,39 2.147,05 3.384,15 959,37 16.948,95

VII Kapataza, zaindaria - 23,23 9.873,80 2.027,03 3.384,15 917,10 16.202,07

VIII Administrazioko 2. mailako ofiziala. Lanbideko 1. mailako ofiziala - 22,22 9.443,38 1.938,67 3.384,15 885,97 15.652,17

IX Administrazioko ofiziala. Lanbideko 2. mailako ofiziala - 21,34 9.067,58 1.861,52 3.384,15 858,79 15.172,04

IX bis 3. mailako ofiziala - 21,34 9.067,58 1.861,52 3.384,15 858,79 15.172,04

X Espezialista. 1. mailako zaindaria - 20,66 8.778,49 1.802,17 3.384,15 837,89 14.802,70

XI Espezialista. 2. mailako peoia - 20,10 8.540,80 1.753,38 3.384,15 820,70 14.499,02

XII Peoi arrunta. Garbiketa - 19,40 8.245,29 1.692,71 3.384,15 799,33 14.121,48

XIII Admistrazioko izangaia. Mandatu mutilak. Pintxea 16 eta 17. - 15,44 6.562,19 1.347,18 3.384,15 677,61 11.971,12

Iragarkiaren kodea: F0403039