34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

109/2004 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Ile-apaindegiak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2003 eta 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 9/2004).

Ikusirik Nafarroako "Ile-apaindegiak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2003 eta 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 9/2004).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2004ko otsailaren 2an sartu da 2003 eta 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordearen zati batek hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 79/2003).

2. Espediente hau izapidatzean bete beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala eta Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, uztailaren 14an eman eta 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez, eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

Ebatzi dut:

1. Nafarroako "Ile-apaindegiak" sektorearen (kodea: 3105805) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren seian._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ILE-APAINDEGIAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2003 ETA 2004ko LANSARIEN ALDAKETA

AKTA

Iruñean, 2004ko urtarrilaren 26an.

Bildurik:

Alde batetik: Juan Antonio Vidal Canabal jauna eta César Bernaldo de Quirós jauna, langileen ordezkari gisa, CC.OO eta ELA sindikatuen aldetik.

Eta bestetik: María Victoria Larraya Huarte andrea eta Jesús Torrea Lus jauna, idazkari eta aholkulari gisa, Nafarroako Ile-apaindegien Lanbide Elkartearen aldetik.

Adierazi dute:

Lehenbizikoa._Nafarroako Ile-apaindegien 2003, 2004 eta 2005eko lan hitzarmen kolektiboaren hamargarren puntuari jarraikiz, 2003ko abenduaren 31n urtean zehar izandako KPI egiazkoa berrikusi behar dela, egokitze eta erregularizatze aldera. 2003ko abenduaren 31ko taulak erantsi dira (I. eranskina).

Bigarrena._Hamargarren puntuari jarraikiz, 2004ko urtarrilaren 1etik aitzina ondorioak izanen dituelarik, hitzarmenaren taulak berrikusiko dira, Gobernuak 2004. urterako aurreikusitako KPIa gehi % 1,25 aplikatuz. 2004ko urtarrilaren 1eko taulak erantsi dira (II. eranskina).

Hirugarrena._Dokumentu honen kopia bat lan-administrazioko agintaritzari igortzea erabaki da, BOLETIN OFICIALean argitara dadin.

Alderdiek dokumentu hau irakurri eta izenpetu dute, goian aipatu tokian eta egunean.

I. ERANSKINA

2003ko lansarien berrikuspena, KPIren araberakoa

K A T E G O R I A K OINARRIZKO SOLDATA JOAN-ETORR. G U Z T I R A PREZIOA ORDUKO

IKASTUNA 1. URTEA 16 451,20 383,52 31,06 26,4 482,26 409,92 3,85 3,27

IKASTUNA1. URTEA 17 528,73 449,42 31,06 26,4 559,78 475,82 4,46 3,80

IKASTUNA 1. URTEA 539,36 458,46 31,06 26,4 570,42 484,86 4,56 3,87

IKASTUNA 2. URTEA 551,60 468,87 31,06 26,4 582,66 495,27 4,65 3,95

LAGUNTZAILEA 613,42 31,06 644,48 5,14

2. MAILAKO URGAZLEA 644,90 31,06 675,96 5,39

1. MAILAKO URGAZLEA 708,21 31,06 739,27 5,90

2. MAILAKO OFIZIALA 779,44 31,06 810,5 6,47

1. MAILAKO OFIZIALA 826,18 31,06 857,24 6,84

OFIZIAL NAGUSIA 863,83 31,06 894,89 7,13

TEKNIKARIA 863,83 31,06 894,89 7,13

MANIKURA 18,37 - - -

II. ERANSKINA

2004ko Soldaten taula

K A T E G O R I A K OINARRIZKO SOLDATA JOAN-ETORR. G U Z T I R A PREZIOA ORDUKO

IKASTUNA 1.er URTEA 16 460,50 391,43 32,07 27,26 492,57 418,69 3,94 3,35

IKASTUNA 1.er URTEA 17 545,91 464,03 32,07 27,26 577,97 491,28 4,62 3,93

IKASTUNA 1.er URTEA 556,89 473,36 32,07 27,26 588,96 500,62 4,71 4,00

IKASTUNA 2. URTEA 569,53 484,11 32,07 27,26 601,60 511,37 4,81 4,09

LAGUNTZAILEA 633,36 32,07 665,43 5,32

2. MAILAKO URGAZLEA 665,86 32,07 697,93 5,58

1. MAILAKO URGAZLEA 731,23 32,07 763,30 6,11

2. MAILAKO OFIZIALA 804,77 32,07 836,84 6,69

1. MAILAKO OFIZIALA 853,03 32,07 885,10 7,08

OFIZIAL NAGUSIA 891,9 32,07 923,97 7,39

TEKNIKARIA 891,9 32,07 923,97 7,39

MANIKURA 18,97 - - -

Iragarkiaren kodea: F0402411