28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E G U E S I B A R

Salaketen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) Udaltzaingoak instruitu dituen espediente zehatzaileen hasieraren jakinarazpen publikoa egiten zaie ondoko zerrendan dauden salatuei, ezagutzen zaien azken helbidearen berri emanez.

Salatuek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egokiak iruditzen zaizkien frogak aurkezteko.

Espedientea: Multraf/2003/215. Jabea: Julián María Urdaci Iribarren. Matrikula: 0603 BTM. Tokia: Ubarmin klinika, Elkanon. Eguna: 2003ko urriaren 17a. Ordua: 10:24. Zenbatekoa: 60 euro. BSL: 39.3. ZEO: 91.2.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamabortz egun balioduneko epean isuna ordaintzen ahalko dute ehuneko hogeita hamar merkeago, egindako arau-hausteari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Eguesen, bi mila eta lauko otsailaren hogeita zazpian. Jarduneko alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0401451