28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

Zehapenen jakinarazpena

Alkatetzak Udaleko ordenantzak hausteagatik ezarririko zehapena jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, iragarki honen bidez jakinarazten da.

Espedientearen zenbakia: 23/2003. Salatuaren datuak. Izena eta helbidea: Debieb, Djamel, General Riera karrika, 28, 5.a D, 07.003 Palma (Mallorca). Arau-haustearen arrazoia. Artikulua. Titulua, U.O.: ibilgailua eremu publikoan abandonatzea. Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.3.b) artikuluak dakar eremu publikoan ibilgailua abandonatzeko debekua. Arau-haustearen tokia: Tuterako Mendebaldeko Anbulatorioaren atzeko aldeko aparkalekua (Gayarre kalea). Zerbitzua: Udaltzaingoa. Ordua: 17:30. Eguna: 2003ko uztailaren 22a.

Isuna irmo egin ondoko hilabetean ordaindu beharko da udal diruzaintzan. Epe horretan isuna ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Nolanahi ere, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, aldez aurretik eta hautara, ebazpena eman duen organo berari zuzendua. Gora jotzeko errekurtsoa ere paratzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten den egunaren ondoko hilabetean.

Tuteran, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0401455