28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Juan María Guelbenzu kaleko 39an (behea) egiten den jarduera legeztatzeko errekerimendua

Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, bi mila eta hiruko uztailaren hiruan, honako ebazpen hau eman zuen:

RUV 03-UZT-03 (29/UV)

Ikusirik 2003ko apirilaren 7ko ebazpena (17/UV), 2002/030 diziplina espedientean dagoena, zeinaren bidez eskatzen baitzitzaion Pablo López Zubikarai jaunari, "Narrentreppe Teatro, S.L." enpresaren ordezkari den aldetik, erregulariza zezala Juan María Guelbenzu kaleko 39an kokaturiko lokalean egiten duen jarduera, horretarako behar den irekiera lizentzia eskuratuz, hasiera ematen zitzaion 2000ko maiatzaren 11ko ebazpenaren bidez (RUV 5/UV) eman zitzaizkion lizentzien iraungipen espedienteari, baimendu ondoren egin gabeko obrei zegokienez, eta ohartarazten zitzaion zehapen espedientea irekitzen ahal zitzaiola, irekiera lizentziarik gabe funtzionatzen ari zen jarduera sailkatu bat legeztatzeko errekerimenduari uko egiteagatik, eta hori zetorrela Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzen duen 32/1990 Foru Dekretuan agintzen denaren ondorioz.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Berriz ere errekeritzea Pablo López Zubikarai jaunari, "Narrentreppe Teatro, S.L." enpresaren ordezkari den aldetik, erregulariza dezala Juan María Guelbenzu kaleko 39an kokaturiko lokalean irekiera lizentziarik gabe egiten den jarduera.

Horretarako, aurkeztu beharko du dagokion dokumentazioa Udalaren erregistro orokorrean, 2000ko maiatzaren 11ko ebazpenean (RUV 5/UV) zehazten zitzaion bezala, hamabost eguneko epean, ebazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Bigarrena._Deklaratzea iraungita gelditzen direla 2000ko maiatzaren 11ko ebazpenaren bidez (RUV 5/UV) eman zitzaizkion lizentziak, baimendu ondoren egin gabeko obrei zegokienez, ez direlako bete haietan agintzen ziren epeak.

Hirugarrena._Ohartaraztea berriz ere interesatuari, Pablo López Zubikarai jaunari, "Narrentreppe Teatro, S.L." enpresaren ordezkari den aldetik, ezen errekerimendu hau betetzen ez badu, ondorioz, hasiera ematen ahal zaiola zehapen espediente bati, irekiera lizentziarik gabe funtzionatzen ari den jarduera sailkatu bat legeztatzeko errekerimenduari uko egiteagatik, hala jartzen baitu Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzen duen 32/1990 Foru Dekretuan, eta hala gertatuz gero, kasuari dagozkion kautelazko neurriak hartzen ahal direla.

Laugarrena._Interesatuari hamabost eguneko epea ematea, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, Administrazio Publikoen araubide juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 84. artikuluari jarraikiz, denbora horretan alegazioak egin edo frogak aurkez ditzan, bere eskubideen defentsan, zeren epea amaitzen bada alegaziorik aurkeztu gabe, bete beharko baita ebazpenean jartzen duena aipatzen diren epeen barrenean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0401125