28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEKUNBERRI

Ondasunen ikerketari buruzko espedientea. 12. poligonoko 669. lurzatia

Lekunberriko Udalak, 2003ko azaroaren 27an egin bilkura arruntean, erabaki zuen ikerketari buruzko espedientea hastea, Lekunberriko 12. poligonoko 669. lurzatia herrilurra den ala jabetza pribatukoa den egiaztatzeko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 40.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, espedienteak ukitzen dituela uste dutenek beren eskubidearen mesedetan komeni zaiena alega dezaten, hilabeteko epean, jendaurreko aldia amaitu eta biharamunetik aitzina.

Lekunberrin, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0401109