28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

"Monte Alto" ehiza barrutia eratzeko proiektua

Tuterako Udalak, 2004ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuari eskatzea "Monte Alto" NA-10.494 ehiza barruti publikoa eratzeko. Azalera 3.462 hektarea da.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, eta Nafarroako Gobernuari igorri aurretik, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Tuterako Udalaren bulegoetan (Mendi atala) "Monte Alto" izeneko ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Monte Alto izeneko alderdiko lurrak, honako muga hauekin:

Iparraldean: Cintruenigoko udal mugapea.

Hegoaldean: Cascante eta Tarazonako udal mugapeak.

Ekialdean: Montes de Cierzo izeneko barrutia.

Mendebaldean: Fiteroko udal mugapea.

Tuteran, bi mila eta lauko otsailaren hamabian. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendietako zinegotzi eskuordea, María Isabel Echave Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0402505