28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALTSASU/ALSASUA

"Lezalde" 5. Sektorearen Plan Partzialaren hasierako onespena

Altsasuko alkateak, 2003ko abenduaren 15ean hartutako Alkatetzaren 153. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen "Lezalde" deituriko 5. Sektoreari dagokion Plan Partziala, Lks-Ingenieria, S. Coop.ek aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, bi mila eta lauko urtarrilaren hemeretzian. Alkate andrea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0401136