II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
E Z K A B A R T E
2004ko prezio publikoak, tasak eta tarifak
Ezkabarteko Udalak 2004ko prezio publikoak, tasak, zerga-tasak eta kontribuzio-tasak onetsi zituen, legezko quoruma zuela, 2004ko urtarrilaren 20an egin bilkuran. Hona hemen:
Ura
Hornidura sareko hartunea: 507,530000 euro.
_Hornidura:
Hiru hilabetean 60 metro kubiko bitarte: 0,144000 euro.
Hiru hilabetean 60 metro kubikotik goiti: 0,420000 euro.
_Saneamendua:
Saneamendu sareko hartuneagatik: 338,360000 euro.
_Estoldak:
Ur kontsumoak: Hiru hilabetean 60 metro kubiko bitarte: 0,088000 euro.
Hiru hilabetean 60 metro kubikotik goiti: 0,262800 euro.
Irekitzeko lizentziak: jarduera ekonomikoen gaineko % 100, eta gutxienez 188,00000 euro.
Kontribuzioak
Hirilurrak: katastroko balioaren % 0,15.
Landalurrak: katastroko balioaren % 0,41.
Zergak
EIOZ: % 3,75, exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.
JEZ: 1,10eko indizea, zerga oinarriaren gainean.
_Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
1etik 20 urtera bitarteko denboran sortutako igoerak, % 2,50 urte bakoitzeko, tarte guztietarako. Zerga oinarriaren gaineko % 15eko zerga-tasa.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Ezkabarten, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita bian. Alkate udalburua, Félix Idoate Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L0401269