28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

G I R G I L L A O

Hasiera batez onetsirik ordenantza fiskaleko aldaketa eta finkaturik 2004ko ekitaldiko tasa eta prezio publikoak

Girgillaoko Udalak, 2003ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. 2004ko ekitaldirako, ondotik aipatzen diren karga tasak eta ponderazio indizeak finkatzea, era berean zehazten diren udal zergei dagozkienak:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,20ko karga tasa, katastroko balioen gainean.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,20ko karga tasa, katastroko balioen gainean.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): % 3ko karga tasa, gauzatze materialaren aurrekontuaren gainean.

_Hornidura eta Saneamendu Zerbitzua (seihileko likidazioa).

_Hornidura (eskuragarritasunagatik eta mantentze lanengatik): 24,04 euro.

10 m³/hilabetea bitarteko kontsumoa: 0,30 euro/m³.

Hilabetean 10-30 m³-ko kontsumoa: 0,45 euro/m³.

Gainerako kontsumoa: 0,60 euro/m³.

_Saneamendua (eskuragarritasunagatik eta mantentze lanengatik): 5,41 euro.

Zerbitzua erabiltzea: 0,18 euro/m³.

_Hartuneak (likidazio bakarra, hasierakoa):

Etxeko erabilera: 120,20 euro.

Bestelako erabilerak: 150,26 euro.

_Izapide administratiboak eta hirigintza arlokoak.

1._Eskabide eta agiriak (bakoitzagatik):

a) Luzatzen den agiri bakoitza: 1,30 euro.

b) Edozein udal agiriren kopiak edo fotokopiak: 0,15 euro.

c) Agirien konpultsa egitea: 0,30 euro.

2._Ziurtagiriak:

a) Ziurtagiriak: 1,30 euro.

b) Hirigintza-egoeraren ziurtagiriak: 6,50 euro.

c) Txostena, ziurtagiriekin nahiz gabe (gutxieneko kop.): 13,00 euro.

3._Lizentziak, kontzesioak eta baimenak:

a) Obra lizentziarako eskaera: obren exek.: % 0,33.

Gutxienez: 6,50 euro.

b) Plan partzial edo berezien tramitazioa, hektarea bakoitzeko: 65,00 euro.

Gutxienez: 78,00 euro.

b) Plan partzial edo berezien aldaketa, hektarea bakoitzeko: 65,00 euro.

Gutxienez: 78,00 euro.

d) Xehetasun azterlana tram. eta ebaz., hektarea bakoitzeko: 48,80 euro.

Gutxienez: 78,00 euro.

e) Lerrokaduren azterlanak tram. eta ebaz.: 78,00 euro.

f) Birzatiketa proiektuen tram.: 1,30 euro.

Gutxienez: 78,00 euro.

g) Urbanizazio proiektuen tram., obren exek.: % 1.

Gutxienez: 78,00 euro.

h) Jardueretarako lizentziak, obren exek.: % 0,22.

Gutxienez: 6,50 euro.

i) Lurzatien bananketarako lizentzien tramitazioa: 19,50 euro.

4._Lehiaketa eta enkanteak:

a) Langileenak: 3,25 euro.

b) Obra eta zerbitzuetakoak: (30.050,61etik goitiko zenbatekoa): 32,50 euro.

5._Hirigintzako zerbitzuak:

a) Eraikinak aztertzea alde batek eskaturik: 19,50 euro.

b) Lerrokadurak eta sestrak seinalatzea:

Norabide batean: 26,00 euro.

Gainerako norabide bakoitzarengatik: 13,00 euro.

c) Hirigintza arloko kontsultak tramitatzea: 6,50 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Ezarritako epean eta moduan erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Etxarren-Girgillaon, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, José Javier Yoldi López de San Román.

Iragarkiaren kodea: L0401275