28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

87/2004 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Nafarroako Ospitaleko Zerbitzu Informatikoen Unitate Administratiboko buru izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 15eko 928/2003 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Unitate Administratiboko buru izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2003ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 11n.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, azaroaren 25eko 1142/2003 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Nafarroako Ospitaleko Zerbitzu Informatikoen Unitate Administratiboko buru izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

ALDAZ PEREZ, MARIA JOSE

GONZALEZ PABOLLET, JESUS M.

JIMENEZ OROZ, M.ª JESUS

Baztertuak:

UDAETA ULIBARRI, DOMINGO (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Destinoan lanpostuaren jabe izanik, zerbitzualdia osatu gabe izatea.

2. Deialdiaren 6.2 oinarrian aipatzen den lan-txostena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko da (Irunlarrea, 39 -31008 Iruña) 2004ko martxoaren 10a baino lehen. Lan-txostenaren azalpena eta ahozko defentsa egiteko tokia, eguna eta ordua epaimahaiak finkatu eta jakinaraziko ditu, lehiaketaldiaren balorazioaren behin betiko emaitzekin batera.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen berri ematea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hemeretzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0401259