28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontu orokor eta bakarrean transferentzia bidez kreditua sortzeko espedientea hasiera batez onetsita

Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarrean transferentzia bidez kreditua sortzeko espedientea. Jarraian heldu da haren laburpena:

Aurrekontuko aldaketak:

Kontusaila: 1 121 626. Izena: Ekipo informatikoak. Zenbatekoa: 4.207,08.

Aldaketak, guztira: 4.207,08.

Finantzabidea:

Kontusaila: 1 4540 22613. Izena: Kostaldea garbitzeko boluntarioak. Zenbatekoa: 4.207,08.

Finantzabideak, guztira: 4.207,08.

Diruzaintzako gerakinaren kontura: 0.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 284.2 artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Mankomunitateko bulegoan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Erriberrin, bi mila eta lauko urtarrilaren hamahiruan. Mankomunitateko burua, Vanesa Araiz Reinaldo.

Iragarkiaren kodea: L0401731