28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2004ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Erriberri Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2004ko urtarrilaren 12ko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2004ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta langileen plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 276.etik 279.era bitarteko artikuluetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean egonen da, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erriberrin, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita zazpian. Mankomunitateko burua, Vanesa Araiz Reinaldo.

Iragarkiaren kodea: L0401729