28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Mesedetakoen komentuko portada Hizkuntza Eskola Ofizialean paratzeko obrak. Lehiaketa publikorako deialdia

Alkatetzak 2004ko otsailaren 12an eman ebazpenari jarraikiz, lizitaziorako deialdia egiten da, baldintza orokor hauekin:

Kontratuaren xedea: Mesedetakoen komentuko portada Hizkuntza Eskola Ofizialean paratzeko obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: K7 azpitaldea, c) kategoria; C4 azpitaldea, b) kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 429.485,24 euro.

Egiteko epea: obrak osorik bukatu beharko dira gehienez ere ehun eta laurogei egun naturalean.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .............................., NANa: ..................., helbidea: ......... (gehi jakinarazpenetarako Iruñean dagokeen beste helbide bat: .......................), berez ez bada, hau ordezkatuz: ..............., helbidea: .........., IFZ: ........, telefonoa: ............., faxa: ............... mesedetakoen komentuko portada Hizkuntza Eskola Ofizialean paratzeko obren proiektuaren berri izanik, eta aurrekontuaren eta esleitzeko baldintzen pleguaren berri ere izanik, lan horiek osorik egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriek diotenari hertsiki lotuz eta epe honetan: ............ (letraz) egun natural, zenbateko honen truke: .................. (letraz) euro, berme epea: ................. (letraz) urte.

(Data, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: L0402886