28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

Oihan enkantea % 10 merkeago

Erregerenako Mankomunitateak, behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lotea: Pilotasoro parajean. 752 pago, 908 metro kubiko zur eta 141 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko hamar merkeago, 74.337,38 eurokoa da.

Eskaintzen pleguak Baztan Balleko Udaleko Idazkaritzan (Elizondo, Baztan) aurkeztuko dira enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun balioduneko 13:00ak baino lehen, plegu bakarrean eta bi kartazal izanen dituelarik:

1. kartazala: Enpresaren Sailkapen Agiria, NANaren fotokopia eta behin-behineko fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria.

2. kartazala: ereduaren araberako proposamen ekonomikoa.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Baztan Balleko Udaleko Idazkaritzan.

Enkantea, haiek aurkezteko epea amaitu ondoko lehen ostiral baliodunean, Baztan Balleko Udalean goizeko bederatzietan eginen da.

Baztanen, bi mila eta lauko otsailaren hamahiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izen-deiturak: ................................. adinez nagusia, N.A.N zenbakia: ............... helbidea, kalea, .............................., herria ............................... telefono zenbakia ...................., Erregerenako Mankomunitateak ........... zuhaitzen ........ oin, ............ metro kubiko zur eta .......... egur egiten duten oihan aprobetxamendua enkante bidez esleituko zuela jakinik, eta esleipenaren baldintzak ezagutu eta onartzen baititut, aprobetxamendu horren truke ........................... (letraz eta zenbakiz) ordaintzeko prest nago.

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0402733