28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ULTZAMA

Oihan enkantea

Ultzamako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra._Tellegi alderdia. 2.291 alertze japoniar dira, 155 metro kubiko zur eta 477 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 6.690,09 euro (% 4,5eko BEZa barne).

Proposamenak, bukaeran agertzen den eredu ofizialaren araberakoak, baldintzen pleguko 2. oinarrian ezarritako agiriekin batera, Ultzamako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun naturaleko eguerdiko ordu bietan bukatuko den epearen barnean; azken eguna baliogabea edo larunbata izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.

Proposamen ekonomikoak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan irekiko dira proposamen ekonomikoak.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen plegua udal idazkaritzan daude.

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta lauko otsailaren bederatzian. Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..................... herria: ................... helbidea: ........................... telefonoa: .......... NAN edo IFZ: ............ bere izenean edo honako enpresa hau ordezkatuz: ............................. (behar dena jarri) enpresaren sailkapen agiria: ..................... Ultzamako Udalak onetsi baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguari eta Nafarroako Gobernuko Natura Zaintzeko Zerbitzuak ezarri baldintza teknikoen pleguari jarraikiz, esleituko den oihan lotea, .......... (mota eta kopurua jarri) zuhaitzek osaturikoa, salduko dela jakinik, baldintza horien guztien berri dut eta onartzen ditut eta aprobetxamendu hori .......... (letraz eta zenbakiz) ........... euroren aldera eslei dakidan eskatzen dut, aipatu baldintza pleguei hertsiki lotuz; zenbateko horretan zerga oinarriari ........ euro dagozkio, eta BEZari, berriz, ......... euro.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0402732