28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BAZTAN

Amaiurko Udalaren jabetzako orubea enkantean

Baztango Udalak, 2004ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen enkante publikorako deia egitea, Udalaren jabetzako orubea, Amaiurren dagoena, besterentzeko, 37. poligonoko 14. lurzatia, hain zuzen ere. Iturria andreak, arkitekto teknikoak, 2003ko abenduan emandako agiri teknikoetan zehazten da horren deskribapena.

Hasierako prezioa 70.559,48 eurokoa izanen da (hirurogeita hamar mila bostehun eta berrogeita hemeretzi euro eta berrogeita zortzi zentimo).

Enkantea arautuko duen klausula ekonomiko administratiboen plegua eta hari erantsitako dokumentazioa lizitatzaileen eskura daude Baztango Udalaren idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko 20 egun baliodun izanen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintza pleguan ezarritako eran aurkeztuko dira proposamenak, plegu horretan zehazten den edukia dutela, Baztango Udalaren erregistroan aurkeztu ere, jendea hartzeko ordutegian. Ekitaldi publikoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehenengo egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Elizondon (Baztan), bi mila eta lauko otsailaren hamabian. Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0402730