28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

M A R T Z I L L A

Oihan enkantea

Martzillako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek adjudikatzeko:

Lote bakarra._"La Isla" alderdian, 665 makal, 647,976 metro kubiko zur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 37.802,92 euro (BEZa gehitu gabe).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Lote bakarra._"Contiendas" alderdian, 2.892 makal, 1.894,175 metro kubiko zur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 100.700,02 euro (BEZa gehitu gabe).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago Martzillako Udaletxean.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: proposamen ekonomikoak aurkeztuko dira, enpresa sailkapenaren agiriarekin eta behin-behineko bermea eratu izanaren gordekinarekin batera, Martzillako Udalaren erregistroan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren eguneko arratsaldeko ordu biak arte.

Proposamenak non eta noiz irekiko: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Martzillan, bi mila eta lauko otsailaren hamaseian. Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0402690