28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2004 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, Zilbetiko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 1eko 525/2003 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen, martxoaren 31ko 62/2003 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen Kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Zilbetiko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita seiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Zilbetiko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzen dira Pedro Antonio Urdániz Villanueva jauna, Agustín Iribarren Larrea jauna, Pedro María Garrido Belza jauna, Jesús Esain Urrutia jauna eta Fermín Olóndriz Huarte jauna.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita seian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0401365