28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

METAUTEN

Hautetsien ordainsariak

Metautengo Barrutiko Udalak, 2003ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._Ezartzea nork beteko dituen bere eginkizunak dedikazio partzialean, izan ere horren truke 5.500 euroko zenbateko gordina jasoko du urtean, Gizarte Segurantzan inskribatuko da eta Udalak dagokion enpresa-kuota bere gain hartuko du, 2004ko hurrengo ekitalditik aitzina.

Bigarrena._Zinegotziendako diru-kopuru hau ezartzea: 86,9 euro Udaleko kide anitzeko organoetara joateagatik, eta gehienez ere 869 euro urtean zinegotzi bakoitzarendako.

Hirugarrena._Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea eta Toki Administrazioaren Departamentura igortzea, 23/2003 Foru Legeak ezartzen duen konpentsazio ekonomikoa kobratzeko.

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Metautenen, bi mila eta lauko urtarrilaren zazpian. Alkate udalburua, Pedro Jesús Oroquieta Nieva.

Iragarkiaren kodea: L0401024