28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OLTZA ZENDEAKO ETA ORKOIENGO MUSIKA ESKOLAKO PATRONATUA

E D I K T U A

9/2003 Ebazpena, abenduaren 18koa, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko buruak, Miguel Angel Unzué Ozcoidi jaunak emana, puntuazio handieneko izangaien aldeko izendapen proposamen loteslea onesten duena, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Udalen Musika Eskolan gitarra irakasle bat, lan araubide finko jarraigabean eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdiaren 11. oinarriaren arabera.

Miguel Angel Unzué Ozcoidi jaunak, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko buruak.

Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuaren deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz, bere egin du epaimahai kalifikatzailearen proposamena eta argitara ematen izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2003ko apirilaren 14an, 46 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu deialdiaren 11.2 oinarrian zehaztu bezala. Irakasle lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzea da deialdi horren xedea; lanpostu bat ondoko espezialitate bakoitzean: Musika Hizkuntza, Musika Tailerra, Eskusoinua eta Trikitia, Biolina, Gitarra, Kantua, Perkusioa eta Pianoa, lan araubide finko jarraigabean eta lanaldi partzialean, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Udalen Musika Eskolarako.

Epaimahai kalifikatzaileak hartutako erabakien ondorioz.

Ebatzi dut:

1. Juan José Otxandorena jaunaren aldeko izendapen proposamen loteslea onestea, bera izan baita puntuazio handiena eskuratu duen izangaia gitarra espezialitateko irakasle bat, lan araubide finko jarraigabean eta lanaldi partzialean, hartzeko oposizio-lehiaketan Oltza Zendeako eta Orkoiengo Udalen Musika Eskolarako.

2. Deialdiaren 12.1 oinarriari jarraikiz, proposatutako izangaiak oinarri horretan aipatzen den dokumentazioa ekarri beharko du.

Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, izangai proposatuak hogeita hamar egun naturalean, 9:30etatik 14:00etara, ondotik ematen diren agiriak ekarri beharko ditu, eskabidea Oltza Zendeako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuz:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela dioena.

c) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez egotearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

d) Eskatzen den titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

Oinarri honetan zehaztutakoa betetzen ez bada aipatutako epeetan, ezinbesteko kasuetan salbu, ezin izanen da, ez izendapen, ez indarra duen kontrataziorik egin eta horrenbestez, eskubideak galdu eginen dira. Horrela gertatuz gero, aprobatu dutenen puntuazioen zerrendan hurrengo datorren/datozen izangaiari/ei luzatuko zaio/e izendapen proposamena.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, bi mila eta hiruko abenduaren hemezortzian. Patronatuko burua, Miguel Angel Unzue Ozcoidi. Idazkaria, Ion Castañares Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0401013