28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI-ARANATZ

Hiriguneko trafikoa arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsita

Etxarri-Aranazko Udalak, 2003ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiriguneko trafikoa arautzen duen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean egonen da gutxienez 30 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeian. Alkate udalburua, J.B. Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0401273